Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Angkor parke nazionala

Kanbodiako parke naturala, 1925ean sortua. Izen bereko hiriaren inguruko eremua hartzen du bere baitan, eta 107 km2 oihan dauka. Frantziako agintariek sortu zuten parkea, Khmer inperioaren hiriburua babesteko asmoz. 1970eko gerra zibilen garaian hondamen handiak gertatu ziren inguru hartan, Angkor hirian batez ere, baina 1993az gero inguru hura zaharberritzeko garrantzi handiko lanak egiten ari dira Kanbodiako agintariei diru laguntzak eta adituen laguntza eskaintzeko UNESCOk sorturiko Nazioarteko Koordinazio Batzordearen zuzendaritzapean.