Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anelido

izond. Zool. Zizarearen itxurako animaliez esaten da. Gorputz biguna dute, eraztunetan banatua. 6.500 mota ezagutzen dira. Gehienek masailak dituzte eta beste askok erroak izaten dituzte ahoan. Kirio sistema garun kaxkar bat eta hesteetako kirio kate batez osatua dute. Gorputzean ez dute kitinarik eta horregatik dira bigunak eta mamitsuak. Odolaren zirkulazio sistema itxia da, arteriak eta zainak kapilareen bidez batzen dira. Odola gorria dute, hemoglobina plasman bakarrik aurkitzen da. Ez dute arnas organorik. Oxigenoa azalean duten geruza fin batetik, kutikulatik, hartzen dute. Lurreko zizareek epidermia mukiz estaltzen duten guruinak dauzkate. Hermafroditak izaten dira gehienetan, baina ernalkuntza gurutzatua egiten dute.