Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Andromeda

Mit. Etiopiako errege Zefeoren eta Kasiopearen alaba. Andromeda Nereidak baino ederragoa zela aldarrikatu zuen Kasiopeak. Poseidonek, hura jakinda haserreturik, herensuge bat agerrarazi zuen herrialde hura suntsitu zuen. Jainkoa baretzearren Andromedaren eskaintza egin zuten. Harkaitz bati loturik, herensugeak irentsi behar zuelarik, Pertseo agertu zen Pegasoren gainean, Andromeda askatu eta berarekin ezkondu zen.  v  Gai hau Antzinako artista ugariren inspirazio iturri suertatu zen: hala nola Capitolioko baxuerliebea eta Ponpeiako margolanak. Arte Modernoan, Rubensen margolana da famatuena (Berlingo museoa).