Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Andrade, Eugenio de

Poeta portugesa (Póvoa de Atalaia, 1923 – Oporto, 2005). 1940ko hamarkadako abangoardiatik at gelditu zen konpromisorik gabeko hizkuntza artistikoa erabiliz. Poesia espainiarraren eragin neorrealistak eta surrealistak nabari zaizkio, eta horrekin guztiarekin lirika originala eratu zuen: imagismo portugesa. Andraderen poesia metaforikoa da, hermetikoa izan gabe, eta osagai hauen inguruan eratzen da: lurra eta bere fruituak eta gorputzak, ura, udaberriko edota udazkeneko argia. Atsegina eta oinazea, bizitza eta heriotza ospatuz, sentsualtasun garbi eta askea ematen zuen aditzera. Bere liburuen artean As Mãos e os Frutos (1948, Eskuak eta fruituak), ospea eman ziona, Daqui houve nome Portugal (1968), Limiar dos Pássaros (1976), Memória doutro Rio (1978), Rente ao Dizer (1992) eta O Sal da Língua (1995) aipa daitezke. Bestalde, García Lorca, Safo, Char, Ritsos, César Vallejo eta J. L. Borgesen lanak itzuli zituen portugesera.