Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anday, Melih Cevdet

Turkiar idazlea (Istanbul, 1915 – Istanbul, 2002). Garip taldeko kide izan zen Orhan Veli eta Oktay Rifat idazleekin batera; talde horrek poesia klasikoaren egiturak hankaz gora jarri zituen. Gehienbat poesia idatzi bazuen ere, saiakerak, antzerkia eta eleberriak ere idatzi zituen. Gizarte gaiek kezkatzen zuten, batez ere Anday, eta gai horiek dira bere poesietan azaltzen zituenak. Poesia bildumen artean hauek ditu nagusiak: Yanyana (1956, Alderik alde), Kollari Bagli Odysseus (1963, Odisea besoak lotuta), Göcebe Denizin Üstünde (1970, Itsaso nomadan).