Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Andaman Uharteak

Bengalako Golkoko uhartedia, 210 uharte handi eta txikik osatua. 6.340 km2 eta 157.821 biztanle (1981ean). Hiriburua: Port-Blair. Biztanleria, pigmeoa, tribu askotan banatua dago. Nicobar uharteekin batera, Andaman uhartediak Indiako herrialde bat osatzen du.