Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anda Goikoetxea, Joxe Ramon

Nafar eskultorea (Bakaiku, 1949). Haurtzaroa zerra, zintzel eta arotz lanabesen artean eman zuen, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Goi Eskolara ikastera joan zen arte. Prestakuntza akademikoa eta gaztetako esperientzia biak nabaria dira bere obran. Erroman ere egin zuen ikasketa egonaldi bat 1974an, beka bat eskuratu ondoren. Erakusketa ugari egin ditu Euskal Herri osoan. Neurri handiko lan asko egin ditu, eta hainbat herri eta hiritako kaleetan daude ikusgai, besteak beste Donostiako Ondarreta pasealekuan, Gipuzkoako hiriburuan eratzen zen Eskulturako Bi Urtekoa irabazi zuen Zeharki zortzi metroko menhir antzekoa. Jorge Oteizaren diseinu batean oinarriturik, berak egin zuen halaber Oteizarekin lankidetzan 1999an Donostiako San Bizente elizan ipini zuten Pietatea.