Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anbrosio, Santua

(Lat. Aurelius Ambrosius) Eliza latinoko guraso eta doktorea (Treveris, 340 inguruan - Milan, 397). Erromatar Inperioko goi funtzionarioa, Liguriako gobernaria, herriak Milanoko apezpiku aldarrikatu zuen artean katekumeno besterik ez zelarik (374). Bataioa hartu, apaiztu eta apezpiku egin zen zortzi eguneko epean. Simako, bere ahaide paganoari gogor eraso zion (382) senatuan Garaipenaren aldarea ez kentzearen alde agertu zelako; San Agustin bataiatu zuen (387); Teodosio enperadorea jendaurreko penitentzia egitera behartu zuen Tesalonikako sarraskiaren ondoren. Haren obrak pastoralgintza zuen helburu: sermoiak, hileta otoitzak (Teodosiori egindakoa), tratatu moralak, goratzarreak (anbrosiarrak deituak). Erlikien gurtzaren eragilea Mendebaldean.  v Jaia, abenduaren 7a.