Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anblirrinko

iz. Zool. Iguanen familiako narrasti ezkatatsua (Amblyrhinchus cristatus). Mota batzuk lurrean bizi dira eta beste batzuk uretan ere bai. Talde handietan bizi dira Galapago uharteetan, batzuk barnealdean eta beste batzuk itsas bazterretik gertu. Lurreko landareez edo itsas-belarrez elikatzen dira. Ez dira animalia arriskutsuak.