Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anasagasti Algan, Teodoro

Bizkaitar arkitektoa. (Bermeo, 1880 - Madril, 1938). Honako egoitzak eraiki zituen: San Jose eskola (Bermeo), Itsas Eskola eta hilerri berria (Bermeo), eta Madrilgo Real Cinema, San Jorge eliza, Monumental Cinema eta Imperial Cinema. Malagan, postetxea eraiki zuen. Sari asko jaso zituen bere lanengatik.