Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anand, Mulk Raj

Indiar idazlea (Punjab, 1905 - 2004). Ananden lehenengo eleberrietan Indiako gizartearen biktimak ziren protagonista. Untouchable (1935, Ukiezina) lanean, komun garbitzailea zen gazte batek bere buruaren kontzientzia nola hartzen duen deskribatzen zuen. Two Leaves and a Bud (1937, Bi orri eta kimu bat), berriz, Assameko te sail batean ingelesak langileez nola baliatzen ziren azaltzen zuen. 1945ean The Big Heart (Bihotz handia) idatzi zuen. Lan horretan, lantegi txiki batek perzkin komunitate bateko bizitza nola aldatzen duen erakusten zuen. Anandek gai nagusi bat du: India tradizionalaren eta Mendebalde modernoaren arteko borroka. Gai horren bidez erakutsi nahi zuen Indiak antzinako ordena aldatu egin behar zuela, baina herrialdea suntsitu gabe. Gai hori argi eta garbi adierazi zuen The Village, Across the Black Waters (Herrixka, ur beltzetan) eta The Sword and the Sickle (1939-1942, Ezpata eta igitaia) trilogian. Seven Summers (Zazpi uda) lanarekin bere autobiografia saila hasi zuen.