Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ana Stuart

Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregina (Londres, 1665 - Londres, 1714). Erregetza 1702tik 1714ra izan zuen. Jakue II.a eta Anne Hyderen alaba. Erregina izendatu zuten egun berean, Ingalaterrak, Alemaniak eta Holandak, elkar hartuta, Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten. Erreinaldi honetan lortu zen Eskoziaren anexioa. 18 urte zituela Danimarkako Jurgi printzearekin ezkondu zen. Erregina izendatu zuten 1702ko apirilaren 23an. 1707an Eskozia eta Ingalaterrako parlamentuak batu zituen; Espainiako Erregetzarako Gerran parte hartu zuen; garaipena lortu zuen Blenheim-en (1704), Ramillies-en (1706), Oudernade-n (1708) eta Malplaquet-en (1709); Utrech-ko Hitzarmena sinatu zuen. Bera hil ondoren Hannover-ko Jurgi I.a izan zen errege.