Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amu-Daria

Asia erdialdeko ibaia (2.620 km, Vakhdjir ibaiarekin batera). Afganistanen sortua, hasieran Vakhdjir (Pamir ibaiarekin bat egin bitartean) eta Piandj (Vakhsh ibaia lotzen zaion gunera arte) izenak hartzen ditu. Turkmenistan eta Uzbekistan igarotzen ditu eta Aral itsasoan isurtzen du ura delta handi zabal batean (11.000 km2).