Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amorotze-Zokotze

Nafarroa Behereko udalerria, Amikuze eskualdean. Mugak: iparraldean Arruta-Sarrikota-Amenduze, ekialdean Martxuta eta Behauze, mendebaldean Mehaine eta Oragarre, eta hegoaldean Mithiriña. Altuera 200 m. 15,20 km2. 1999ko erroldaren arabera, 207 biztanle ditu. Amorotze eta Zokotze herriguneek osaturik dago udalerria (amoroztarrak; Zokoztarrak). Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak % 98. Ekonomia jarduera nagusiena nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritua da. Amorots-Succos du izen ofiziala.