Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amin Dada, Idi

Ugandako militar eta politikaria (Koboko, 1925). Indar armatuen buru (1966-1967). Mutesa II. erregea aginpidetik kentzen lagundu zion Milton Oboteri (1966). Bost urte geroago berau bota eta aginpide guztiak beretzat hartu zituen. Kanpo politika zentzu zehatzik gabea bideratu zuen (Hego Afrikarekiko harremanak, Israelekikoak hautsi eta arabiarren aldeko azaldu, Tanzania eta Kenyarekiko tirabirak), mendebaldearen aldekoa eta xenofoboa. Erregimen autoritarioa ezarri zuen eta bere etsai politikoak gogor zapaldu zituen. 1975ean OUAko lehendakari izendatu zuten. 1979an Ugandako oposizioak, Tanzaniaren laguntzarekin, agintetik egotzi zuen; Amin Dadak ihes egin zuen.