Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amado, Jean

Frantses eskultorea (Aix-en-Provence, 1922 - Aix-en-Provence, 1995). Diseinatzaile handia izan zen. Lehenengo urteetan zeramika lanak egin zituen batez ere, bere emazte Jo Steenackersekin batera. 1954. urtean Fernand Pouillon arkitektoak Aljerreko dorre bateko aurrealdeko dekoratua egin zuen; dorreak 40 metro zituen garai eta 6 metro zabal; era horretako eraikin batek beste klima batzuetako herrialdeetan erabiltzen den terra-cotta baino gai iraunkorragoa behar zuen, eta 1957an Amadok Cerastone gaia sortu zuen, basalto harez eta zementu urtuz osatutako nahasketa. 1960ko hamarraldian zehar masaren pigmentazioaz arduratu zen batez ere Amado. Bestalde, garai horretan Jeanne-Bucher galeriak Amadoren lana erakutsi zuen Parisen eta asko zabaldu zen Amadoren ospea. 1970ean egin zuen bere lehen erakusketa Jeanne-Bucher galerian; 1980an Grenobleko Eskultura eta Pintura museoan erakusketa bat antolatu zuen eta baita Otterloko Rijksmuseum Kröller-Muller museoan ere; 1985ean Parisko dekorazio arteen musean erakusketa bat antolatu zuen. 1989an Marseillan Hommage ŕ Rimbaud (Omenaldia Rimbaudi) eskultura lana prestatu zuen. Poliki-poliki Amadoren lanak Frantzia osoan ikusi ziren, iturriak batez ere.