Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alzibiade

Jeneral eta politikari greziarra (Atenas, K.a. 450 inguruan - Frigia, K.a. 404). Periklesek, hasieran, eta, gero, Sokratesek hezi zuten; argia bezain handinahia zen, eta hein berean miretsi eta gorrotatu egiten zuten hirikideek. Bere jokaera demagogikoari esker alderdi demokratako buru bihurturik, izugarrizko porrota ekarri zien Siziliako konkistara eraman zituen atenastarrei. Sakrilegioa egin zuela leporatu ziotenean, Atenas utzi eta Samos uhartetik aristokraziaren aldeko estatu kolpea prestatu zuen (Laurehunen Kontseilua, K.a. 411). Armadako buruzagi, atenastarren nagusigoa bermatu zuen Egeo Itsaso osoan. K.a. 407. urtean Atenas garaile izan bazen ere, berriz ere erbestera jo behar izan zuen eta Frigian hil zuten K.a. 404an.