Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

alpaka

iz. Zool. Peruko ausnarkaria, gameluaren familiakoa (Lama pacos). Lama baino txikixeagoa izaten da; bizkar gaineraino nekez izaten da 90 cm baino garaiago. Muturrean eta hanketan ezik, oso ile fin luze kizkurra izaten du; kolorez zuria, gaztaina kolorea edo beltza izaten da ia beti. Leku hezeak nahiago izaten ditu, eta landare urtsuak janez elikatzen da. Peru eta Bolivian hazten dute gehienbat, ilea eta haragia aprobetxatzeko. Taldetan bizi da, Andeetako goi ordokietan, eta ilea mozteko besterik ez dute eramaten ukuiluetara. Tamainaz oreinaren antzekoa da, ile luze fina du,arre kolorekoa.  v  Miner. Metal zuria. Kobre, zink eta nikelez osaturiko aleazioa. Kolorez zilarraren antzekoa da eta apaingarrietarako erabiltzen da.