Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alkorta Martínez, Rafael

Bizkaitar futbolaria (Bilbo, 1968). Bilboko Athleticen harrobitik ateratako atzelaria da, eta 1987an jokatu zuen lehenengo partida Espainiako futbol txapelketaren lehenbiziko mailan. Atlheticen sei denboraldi eman ondoren, Real Madrid taldeak fitxatu zuen eta lau denboraldiz izan zen talde horretako jokalari. Atlheticera itzuli zen ondoren, bere karrera luzea talde horretan amaitzeko asmoz. Lortu dituen tituluei dagokienez, Real Madriden igaro zituen urteak izan ziren oparoenak, bi Liga txapelketa irabazi baizituen, 1995 eta 1997an. Espainiako futbol selekzioaren elastikoa ere 53 aldiz jantzi du Rafa Alkortak.