Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alkiza Fernández, Bittor

Gipuzkoar futbolaria (Donostia, 1970). Iñaki Alkiza Donostiako Real Sociedad futbol taldeko presidente ohiaren semea. Talde horretan hasi zuen bere ibilbidea, eta 1991. urtean jokatu zuen lehen partida Espainiako futbol txapelketako lehenbiziko mailan Real Sociedadekin. 1994. urtean Bilboko Athleticek fitxatu zuen, eta talde horretan jarraitzen du erdilari donostiarrak. 300 bat norgehiagoka jokatu ditu Espainiako Lehen Mailako Ligan eta Espainiako zein Euskadiko selekzioekin ere aritu da.