Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alonso Aranegi, Alfonso

Arabar politikaria (Gasteiz, 1967). Alderdi Popularreko kidea da. Filologia Erromanikoan eta Zuzenbidean lizentziaduna, eta legelari gisa egin du lan. 1999tik 2007ra Gasteizko alkate izan zen, eta 2000tik 2002ra diputatu Madrilen. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularraren idazkariordea da, eta Arabako Alderdi Popularraren idazkari nagusia.