Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aligator

iz. Zool. Krokodilidoen familiako narrastia. Luzeak eta handiak izaten dira eta ezkatak dituzte bizkarraldean. Bi motatakoak izaten dira: Alligator mississippiensis, AEBetan bizi dena, eta Alligator sinensis, Txinako Yang-Tse-kiang ibaiaren haranetan bizi dena. Arrak orru ozenak egin ditzake; horretarako gai den narrasti mota bakarra da. Hogeitik hirurogeira arrautza erruten dituzte aldiko eta aligator kumeak, kolore bizia eta hogei zentimetrotako luzera dutenak, bere kasa hazten dira amak eta aitak bakarrik utzita. Ur gezatako karramarroak, dortokak eta beste zenbait ornodun jaten dituzte. Aintzat hartzen da animali hauen larrua poltsak egiteko eta arrazoi honegatik dago desagertzeko arriskutan.