Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

alfer

izond. eta iz. || izond. Ezertarako balio ez duena, fruitu edo ondoriorik gabekoa. ik. alferreko. Lan alferra gertatu zen hura. Zuhaitz alferra: fruiturik ematen ez duena. Alfer-lan. Alferreko lana. Beti alfer-lanean ari dela. || Alferreko. izlag. Elkarrizketa guztiok alferrekoak gerta daitezke. || izond. eta iz. Lanik egin nahi ez duena, nagia. Alferrak bi lan (esaera). Alferren astoa: besteenaren pairatzailea. || Alferrik. adlag. a) Inolako fruitu edo ondoriorik gabe. Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon. || Alferrik izan. Alferrik duzu horretan hastea. || Alferrik galdu. da-du ad. (Zerbait) erabili ezin dela, txar edo zahar itxura duela gertatu edo utzi. ik. hondatu. Alkandora lisibatan sartu du eta alferrik galdu du. b) Alferkerian. || Alfer(rik) egon. Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin (esaera). || Alferrik (eduki…) Etekin edo mozkinik ematen ez duela. Dirua alferrik edo geldi edukitzeko asmoa zuenari. || Alferrikako. izlag. (Alferreko-ren baliokidetzat har daiteke). Alferrikakoak ziren haren ahaleginak. || Alferretan. adlag. Alferrik (a). Alferretan haiz sortzen, oi lore maitea. v  Laborantzako tresna. ik. alper.