Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alechinsky, Pierre

Belgikar pintore, grabatzaile eta poeta (Brusela, 1927). Belgikako Pintura Gaztea taldeko kide egin zen 1945ean, eta 1948an Cobra taldera bildu zen, Dotremont poetaren eskutik. Obra aipagarriak ditu Migrazioa (1951), Inurritegia (1954), Garden handiak (1958), Zaindaria (1980). Hainbat poetaren liburuen ilustrazioak egin izan ditu, baita berak idatzitako poemak argitaratu ere. Keinuen automatismoan oinarritzen da bere artegintza. Idéotraces eta Gurpil askea dira bere idazlanetako batzuk