Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alder, Kurt

Alemaniar kimikaria (egungo Katowicetik hurbil, Prusia, 1902 - Kolonia, 1958). Kieleko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1934tik 1936 arte; 1936tik 1940 arte, I.G. Farbenentzat lan egin zuen; 1940-1958 urteetan, Koloniako Unibertsitateko irakasle eta administrari izan zen. 1950eko Kimikako Nobel saria jaso zuen, Otto Dielsekin erdibana, sintesi dienikoa –gai kimiko organikoak sintetikoki egiteko metodoa– garatzeagatik. Diels-Alter erreakzioaren asmatzailea da.