Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aldecoa Isasi, Ignacio

Erdal idazle arabarra (Gasteiz, 1925 - Madril, 1969). Lehen literatura lanak Madrilgo unibertsitateko aldizkarietan argitaratu zituen. Poema liburuak idatzi zituen, baina ezagunagoak dira haren kontakizun laburrak eta eleberriak. Errealismo sozialaren barne, haren nobela ezagunenetan jende xumearen bizitza hartzen du kontagai. El fulgor y la sangre (1954), Con el viento solano (1956) eta Los pozos eleberriek La España inmóvil trilogia osatzen dute. Ondoren, «lanbide handien epika» garatu nahi izan zuen, nahiz eta arrantzaleei buruzkoak bakarrik osatu ahal izan zituen: Gran Sol (1957) eta Parte de una historia (1967). Kontakizun laburren alorrean (Cuentos completos) Espainiako autorerik gailenetakoa da.