Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alberti, Leon Battista

Humanista eta arkitekto italiarra (Genova, 1404 - Erroma, 1472). Florentziatik erbesteraturiko familia handi batean sortua, humanitate ikasketak Venezia eta Paduan ikasi zituen eta Bolonian zuzenbidea.1431n B. Mulin pontifize-kantzilerraren idazkari kargua eskuratu zuen. Bere elkarrizketetan, eta batez ere La famiglia (1437-1441) tratatuan iristen saiatua zen oreka eta neurriaren eredua aurkezten du, bera gauzatzearren giza virtú delakoan uste ona ezarriz. Herri hizkuntzaren erabileraren alde egin zuen lehenetarikoa izan zen, 1443an lehen gramatika italiarra idatziz. Zientzia fisikoez eta matematikaz adina moralaz eta literaturaz interesaturik, arkitekturak ere haren ardura erakarri zuen. Brunelleschiri eskainiriko Della Pittura (1436) eta De Statua argitaratuak izanik, 1450ean bukatu zuen bere lan nagusia, De re aedificatoria, hamar aletan, 1485ean argitaratua. Zenbait obra berritu ziren haren zuzendaritzapean: Rucellai jauregia (Florentzia, 1446-1451), San Francesco, Malatestatarren «tenplua» (Rimini, 1447-1468), Santa Maria Novellaren aurrealdea (Florentzia, 1470).  v  «Uomo universale» gisa, Lehen Errenazimentuko humanismo idealaren ordezkaria da. Hala, lehe aipatutako alorrez gainera, hainbat poesia molde ere landu zituen.