Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

alaman

iz. Hasieran, Elba ibaiaren erdialde eta behe arroan egokitu ziren tribu germaniarren elkarteko (sueboak eta semnonak nagusiki) kidea. Godo eta eslaviarrek beharturik, alamanek Main aldera jo zuten 213. urtean, eta Caracalla, Severo-Alexandro eta Maximino enperadore erromatarrei aurre egin ondoan, Rhin ibaiaren eremuetaraino zabaldu ziren. Milaneraino heldu zirelarik (260), Helvetia iparraldera bildu behar izan zuten, Galiok suntsitu eta gero (261). Hunoekin eta burgundiarrekin arazo ugari izan ondoan, alamanen historia frankoekiko harremanek markatu zuten aurrerantzean. VII. mendean kristautu ziren, Colomban eta Gall fraide irlandarren eskutik. Ludovico Germaniko errege frankoak bere erreinuaren mende hartu zuen alamanen lurraldea (Verdungo Ituna, 843).  v  Frankoek herri germaniar guztiei erantsi zieten auzoan zituzten alamanen izena, eta horretatik dator Alemania.