Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alaitz Abesbatza

Antton Leteren ekimenez, Gasteizko Samaniego Eskolaniako kideek hasitako lanari jarraipena emanaz, 1986. urtean Gasteizen sortu zen abesbatza. Euskal Herrian nahiz Europan zehar eskaini dituzte emanaldiak, esate baterako, leku hauetan: Anguleman (Frantzia, 1989), Lisboan (Portugal, 1990), Tenerifen (Kanariak, 1992) eta Oudenaarden (Belgika, 1994). 45 lagunez osatutako abesbatza da eta 1996az geroztik Basilio Astúlezek zuzentzen du. Hainbat lehiaketatan parte hartu du, hala nola Gran Premio Nacional de Canto Coral izenekoan, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan eta Bergarako Euskalherria Kantuz jaialdian.