Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Akre

(Hebr. Akko. Arab. Akka.) Israelgo estatuko hiria, Mediterraneoaren itsasertzean. 34.000 biztanle. Erdi Aroan Gurutzatuen gotorleku garrantzi handikoa izan zen: San Joan Akrekoa. Gurutzatuek azkeneko aldiz galdu zutenean, 1291. urtean, bukatu zen gurutzatuen Palestinako egonaldia.