Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Akkad

edo Agade. Antzinako Mesopotamiako hiria, egun aurkitu gabea; Sumeriako ipar-mendebaldeko eskualdeei izena eman zien. Akkad erreinaldiaren garai boteretsua Sargon Zaharra erregearen eskutik etorri zen (K.a. 2500. urte aldera), Babilonia, Sumeria eta, agian, Anatolia menperatu zituen inperio semitikoa sortu ondoan. Inperio hau deuseztaturik geratu zen gutiarren inbasioen ondorioz (K.a. 2250. urte aldera).