Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ajax

Mit. Homeroren bi heroiren izena. Lehenengoa, Salaminako erregea, greziarrik adoretsuena da Akilesen ondoan. Akiles hil zenean, Ajaxek haren armak eskatu zituen beretzat, baina gainerako buruzagiek Ulises hobetsi zuten. Eroturik, artalde oso bati moztu zion lepoa greziarrak zirelakoan; bere okerraz konturatzean, bere buruaz beste egin zuen.  v  Bigarrena lokriarren erregea da. Troia hartu ondoren, Kasandra emakume apaiza Atenearen tenpluan bortxatu eta gero itsasoan galdu zen.