Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aix-en-Provence

Frantziako hiria, Bouches-du-Rhône departamenduko suprefetura. 114.014 biztanle. Erromatarrek, ur termalak zirela eta, K.a. 122. urtean eraikiriko hiria; Proventzako hiriburua izan zen, Anjou etxeko konde eta dukeen gobernupean. Unibertsitatea (1409) eta artzapezpikuaren egoitza. 1501. urtean Luis XII. Frantziako erregeak bere mende hartu zuen hiria, Proventzako Parlamentua bertan egokitu eta gero, Frantziari lotuz betikoz.