Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Agirre, Juan José

Gipuzkoar ikertzailea (Alegia, 1930). 1973an Bartzelonan bibliotekonomiako ikasketak amaitu ondoren Lazkaoko Beneditarren komentura bueltatu zen, frankismoaren garaian euskaldunen esku artean ezkutuan mugitu ziren informazioak bateratzeko asmoz. Berak egindako euskal historia garaikideko artxiboak izugarrizko oihartzuna izan du mundu osoan. Lazkaoko artxiboan lan egin du.