Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Agirre, Eunate

Bizkaitar surflaria eta bodyboardlaria (Bilbo, 1982). 1995ean hartu zuen parte lehen aldiz lehiaketa batean. 2006an bosgarren izan zen Munduko bodyboard txapelketan, eta 2007an Europako txapelketa irabazi zuen. Hori dela eta, 2008an, 2007ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen, Unai Basurko itsasgizonarekin batera.