Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aggazi, Rosa

Italiar pedagogoa (Volengo, 1856 - Volgono, 1951). Carolina (Volengo, 1870-1945) bere ahizparekin batera, Italiako ama eskolak abiarazi zituen. Mende hasieran Mompiano, Italiako iparraldeko hirian garatu zuten pedagogia jardunak haur psikologiaren osoko ikuspegia du oinarri: haurraren interesak egunoroko gauza arruntek osaturiko pedagogia hornidura erabilita azaltzen dira.