Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Age

(Jaiotza izena, Agenore Incrocci). Italiar gidoigilea (Brescia, 1919 – Erroma, 2005). Agek Furio Scarpellirekin batera idatzi zituen gidoiek sortu zuten “italiar komedia” deritzana. Umore garratzez beteriko filmak egin ziren haiei esker: Segapotoa (1958), Kamaradak (1963), Munstroak (1963), C'eramo tanto amati (1974, Hainbeste maite genuen elkar).