Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Agamemnon

(Gr. Agamemnon) Mit. Argosko eta Mizenaseko elezaharretako erregea, Atreoren semea eta Menelaoren anaia. Iliadan grekoen buruzagi ageri da. Helenaren ahizpa zen Klitemnestrarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituen: Ifigenia, Elektra eta Oreste. Troiako gerran Greziako armadaren agintari hautatu zuten, eta Ifigenia sakrifikatu zuen, Artemisa baretzearren. Troian garaile zen, eta Kasandra hartu zuen guda harrapakintzat. Hamar urte kanpoan egin zituen, eta etxera itzuli zenean Klitemnestrak eta haren maitale Egistok hil zuten. Bere seme Orestek hartu zuen hilketa horren mendekua.  v  Literatura obra askotako pertsonaia da: Iliada (Homero), Agamemnon (Eskilo), Ifigenia Auliden (Euripides), Agamemnon (Senekaren tragedia).