Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

afinitate

iz. Kim. Atomoak baturik gordetzen dituen indarra, molekulak osatzeko. Afinitate kimiko izena ere ematen zaio. Afinitate banako gisa azido klorhidriko molekula-gramo edo mol (36,5 gramo) bat 25° C-an eratzerakoan sortzen den bero kopurua hartu da. Bero hori 22,03 kilokaloriatakoa da. || Geom. Bi sistema plano homografikoen artean dagoen erlazioa, plano horietako baten infinituko lerroa bestearen infinituko lerroarekin bat datorrenean.