Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Admiralty Islands

Melanesiako Papuasia-Ginea Berriko uhartedia; 2.000 km2, horietako 1.600 Manus uharte nagusian daudenak. Koko plantazioak eta perla bilketa.  v  Historia. Holandarrek 1616. urtean hartu zituzten uharte hauek; alemaniarren eskuetan egon ziren 1884an. 1914. urtean australiarrek okupatu zituzten eta japoniarrak bi urtez egon ondoan (1942-1944), Australiaren kontrolpean geratu ziren. Egun Papua Ginea Berriko lurraldeak dira.