Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adios

Nafarroako udalerria (Izarbeibar eskualdea, Iruñeko merindadea). Adiós du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Muruzabal, mendebaldean Zizur, ekialdean Ukar eta hegoaldean Eneritz. Altuera: 483 m. 7,77 km2. 1998ko datuen arabera, 128 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (adiostarrak). Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendean galdu zen. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da.