Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adenauer, Konrad

Alemaniar politikoa (Kolonia, 1876 - Rhondorf, 1967). Legegizona eta Koloniako alkatea (1917), naziek bazterturik (1933), gerraren ondoren Alderdi Kristaudemokrataren (CDU) sortzaileetakoa eta lehendakaria (1946). Errepublika Federala aldarrikatu zenean, kantziler hautatu zuten (1949). Barne politikan sozializazioen aurka eta armada berrantolatzearen alde azaldu zen; kanpo politikan, AEBekiko loturak sendotu zituen, Frantziara hurbilduz, Alemania Federala NATOn sartuz eta Europako Merkatu Batuaren oinarri bihurtzen saiatuz. 1963an haren alderdikideek kargua utzarazi zioten.