Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adema, Gratien (Zalduby)

Euskal idazlea (Senpere, 1828 - Baiona, 1907). Elizgizona; 1875ean, Baionako ohorezko kalonjea zelarik, ekin zion euskaraz idazteari. Olerkari gisa nabarmendu zen eta berak jartzen zien musika bere bertsoei. Eskualduna astekariaren laguntzailea. Haren idazlanen artean, erlijiozko kantez gain (Euskal-Herriko eliza-bestak, Cantiques), alegiak (Artzain beltcharen neurthitzak), olerki aberkoiak (Chants patriotiques) eta gai askotarikoak (Pilotariak, Autres poésies profanes) daude. Gauden eskualdun (Zazpi Eskualherriek) ezagunaren egilea da orobat.