Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

abstraktu

izond. Konkretua ez dena. || Tasunak eta erlazioak, ez errealitate jakinak, lantzen dituena. || Abstrakzioak erabiltzen dituena, kualitateak eta harremanak, ez errealitatea, lantzen dituena. Zientzia abstraktuak: matematika, logika, metafisika. || Abstrakzioak direla eta, ulertzen zaila dena.  v  Arte abstraktua. Art. Irudizkoa ez dena. Bere estetikazko eraginaren oinarria, irudia ez baino, kolore, forma eta kalitate soila duena. Musikari, arkitekturari eta marrazkiari dagokienez, ez da esaten abstraktuak direnik, lehendik ere halakotzat hartuak baitira. Aurretiazko aitzindaritzat har daitezke historiaurreko eta historia hasierako zenbait pintura, eta orobat arabiarren munduko arte aplikatu gehienak, baina arte barruko joera bezala 1910ean hasi zen, Kandinskyk lehenengo «akuarela abstraktua» margotu zuenetik. Harrez gero, estilo eta eskola asko izan dira arte abstraktuaren barruan.