Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abraham Ibn Ezra

Poligrafo judua (Tutera, 1092 inguruan - Kalagurri, 1167). Kordoba eta Lucenan ikasi zuen. Europa eta Afrikako lurralde askotan ibili zen: Afrika iparraldean eta Egipton, Italiako eta Frantziako hainbat hiritan. Liburu asko idatzi zituen, gai askori buruz, hebreeraz, arabieraz eta latinez. Arabieratik zenbait liburu itzuli ere egin zituen. Bere garaiko gizonik jakintsuenetakoa izan zen. Historian izan duen ospea, landu zituen hiru ikerketa alorretatik datorkio batez ere: Bibliaren esejesia (Bibliako ia liburu guztien azalpenak egin baitzituen); hebreeraren gramatika, sistema baten arabera osorik azaltzeko lehendabiziko saioa egin baitzuen; eta zientziak, astronomia batez ere: zabalkunde lan handia egin baitzuen, gero Europako Erdi Aroko eta Errenazimentu garaiko jakintsuen artean eragin handia izan zuena.