Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abidjan

Boli Kostako hiri nagusia. 1.850.000 biztanle. Unibertsitatea. Ebrie aintzira gaineko penintsula batean dago, eta ubide batek lotzen du Gineako Golkoarekin. Abidjango ur sakoneko portua (1950ean eraikia) estatu osoko ekonomiaren bizkorgarri izan zen eta gaur egun Abidjan Afrikako hiri handienetakoa da. Zentral termikoak. Petrolio findegiak. Eraikuntza industria eta metalurgia arina. Kafe eta kakao faktoriak. Boli Kostako hiriburua izan zen 1983 arte (Yamoussoukro hiri berriak ordezkatu zuen).