Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abertzaleen Batasuna

Ipar Euskal Herriko zenbait alderdiren koalizio abertzalea, EMA (Ezkerreko Mugimendu Abertzalea), EB (Euskal Batasuna), Eusko Alkartasuna, Herri Batasuna alderdiek eta talde independenteek osatua. Politika orokorrean harreman estuak izan ditu Herri Batasunarekin –besteak beste, alderdi honen diru laguntza jasotzearen alde agertu ziren AB koalizioa osatzen duten alderdiek–, eta Lizarrako Itunera bildu zen alderdietako bat izan zen. 1999ko urtearen hasieran 14 alkate eta 60 zinegotzi zituen Ipar Euskal Herrian. Azken aldian, ABko kide batzuek, bakoitzak bere izenean eta ez koalizioa ordezkatuz, ETAren jarduna eta beste ekintza biolento batzuk gaitzetsi dituzte, eta horrek sortu du tirabirarik koalizioan.