Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abásolo Jáuregui, María

Argentinar artista (Tandil, Argentina, 1975). Arbasoak euskaldunak zituenez, lotura handia izan du beti Euskal Herriarekin. 1986 eta 1988 urteen bitartean, Tandileko Centro Polivalente de Arte delakoan Arte Plastikoetako ikasketak egin zituen. Eskola horretan bertan aipamen berezia jaso zuen, eta bere lanak ikusgai jarri ziren Tandileko Arte Ederren Museoan. 1998an Eusko Jaurlaritzak Gazte Mundu programarako hautatu zuen, berak aurkeztutako proiektu batekin. Euskal Herrian, bere lanak Bilbon, Gasteizen eta Hondarribian erakutsi ditu. Hego Ameriketara itzuli eta bertako Euskal Etxeetan hainbat erakusketa antolatu ditu harrezkero.