Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

 

Argibideak

Lur Hiztegi Entziklopedikoaren eta Lur Entziklopedia Tematikoaren on-lineko kontsulta eskaintzen da hemen.

Lur Hiztegi Entziklopedikoa 1991n argitaratu zen, eta Entziklopedia Tematikoa 1999an. Beraz, bakar-bakarrik, paperezko formatuan eskuragarri izan den corpusa digitalizatu da eta, orain, Interneten ere kontsulta daiteke.

Kontuan hartu behar da bi lan horiek aspaldikoak direla eta zeuden-zeudenean eskaintzen direla, hau da ez dira eguneratu ezta zuzendu ere. Hortaz, bi ezaugarri horiek aintzakotzat hartu beharko ditu erabiltzaileak kontsultak egiteko orduan.

Lur Entziklopedia tematikoa

Entziklopedia orokor baten berezko egitura duelarik, Euskal Herriari buruzko bost bolumen eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi bolumen ditu:

Euskal Herria
1. Artea
2. Atlas Historikoa
3. Geografia
4. Literatura
5. Historia

Gai unibertsalak
1. Artea
2. Físika-Kimika
3. Geografia
4. Gizarte zientziak
5. Historia
6. Natur zientziak
7. Literatura
8. Matematika