Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Vladimir Nabokov (1899-1977)

Vladimir Nabokov XX. mendeko idazle berezi eta nagusietako bat da, bai bere obraren indarragatik eta orijinaltasunagatik, bai errusiar eta ingeles literaturetan duen lekuagatik, eta, batez ere, abangoardien historian duen garrantziagatik, kontuan harturik historia hori dela mende honetako literatura definitzen duen ardatza. Horrez gainera, oso ezaguna egin zen bere eleberri Lolita-k (1955) sortu zuen eskandaluarekin, eta, bestalde, eztabaida handiak eragin izan ditu adituen artean, Nabokoven estilo itxuraz funsgabea eta liburu batzuen egitura kritikatu baitute askok, dudarik gabe egilearen beraren probokazioari erantzunez. Lolita-ren (eta beste liburu batzuen) gaia zela-eta, amerikar irakurle askoren gaitzespena jaso zuen ; era berean, gaitzetsia izan zen bere jaioterrian ere, Errusian : 1986 arte ez da han Nabokoven lanik argitaratu, ez bakarrik errusiar zuri erbesteratua zelako (1945ean Estatu Batuetako hiritar egin zen), baita literatura esnobismoa lantzen zuelako ere.<br><br>

 

Lehen urteak.

Erbestea

1899. urtean jaio zen Nabokov, San Petersburgon, aristokraziako familia oso aberats batean. Aristokrazia giroan ohi zen bezala, ez zen eskolara joan ; etxeko irakasleak izan zituen, eta haietako batekin, britainiarra baitzen, ikasi zuen ingeles hizkuntza, geroago anglosaxoniarrak berak txunditurik uzten zituen mailetaraino menderatuko zuena. Errusiako lehen iraultza liberalekin familiak ez zuen arazorik izan, baina 1917ko iraultza boltxebikearekin, aberastasun oro galdurik, erbestera ihes egin behar izan zuen. Aita, politikari liberala zena, Hitlerren zerbitzura lan egingo zuen eskuindar batek hil zuen urte batzuk geroago, eta ama Pragan hil zen, zikinkeriaz inguratuta, semeak zionez, ez baitzen sekula neskamerik gabe bizitzera ohitu.

Ingalaterran bizi ziren ahaide aberats batzuen eraginari esker, Nabokovek sartu ahal izan zuen Cambridgeko Unibertsitatean.

Han, hasieran zoologia ikasi zuen, baina gero errusiar eta frantses literaturara lerratu zen. Dena den, ohiko gaiak ikasi ordez, bere ama hizkuntza, errusiera, lantzen jardun zuen, hiztegi entziklopediko bat egunero-egunero irakurriz.

1920ko hamarraldian, poema batzuk idatzi ondoren, hasi zen literatura serio lantzen, Masbenka lehen eleberriarekin. V.

Sirin ezizena erabiltzen zuen, ez baitzuen bere aitaren deitura nahasi nahi, oraindik politikagintzan zebilela-eta hura. Handik aurrera, gehienbat Berlinen bizi zelarik, bertatik ezagutu zituen lehen zinema espresionistaren giroa eta dadaisten eta surrealisten eskandaluak, bizimodua ateratzeko bi lanbide guztiz desberdinetan aritzen zen artean : irakasle (ingelesekoa errusiar negozio gizon erbesteratuentzat; tenisekoa haien seme-alabentzat), eta idazle.Nabokoven errusierazko obra osoa, geroago idazleak berak ingelesaratuko zuena -zenbaitetan bere semearen eta beste lankide batzuen laguntzarekin, bakarrik besteetan-, 1920. urtetik (Cambridgera iritsi zenetik) 1940. urtera (Estatu Batuetara erbesteratu zenera) doan bitartean dago idatzia . Obra zabala da : sei eleberri, eleberri labur bat eta kontakizun asko (besteak beste, Erregea, dama, zerbitzaria; Etsipena; Oparia). Ez zuten kritikaren aldetik aparteko harrerarik izan, eta, hala ere, batzuk perfektuak dira, eta badituzte jada Nabokov helduaren ezaugarri batzuk. E. Murillo espainiar idazleak dioenez, bi zentzutan batez ere : alde batetik, liburu horietan deskribatu zituen aurrenekoz literaturan perbertsio mota batzuk, eta, bestetik, abangoardismoari zegozkion osagaiak baliatu zituen kontakizunean. Bi lorpen horiek jarriko zuten Nabokov XX. mendeko idazle handien artean ; horrez gainera, oinarri horren gainean eraikiko zuen Nabokovek bere ingelesezko obra, bereziki bere literatura lana ondoen laburbilduko zuen eleberria, Lolita.

Bi zentzu horietan da Etsipena geroago Lolita izango zenaren eredu guztiz garatua . Azken horrek bezalaxe, Etsipena-k ere eromenaren azterketa aurkezten du, barnetik egina, eroaren barne bakarrizketa bakarrik erabiliz. Kasu batean zein bestean Nabokovek nahi adina baliatzen ditu bere bitxikeria estilistikoak, hasi berbaldiaren oparotasunetik eta beste estiloak imitatzeraino, hitza bihurritzetik egitura aldrebesteraino ; baina gehiegikeria horiek funtzionalak izatea lortzen du, kontamoldeak dira, pertsonaia biribiltzeko balio dute, eta, modu horretan, XIX. mendeko psikologismoaren pisua kentzen dio kontalariak narrazioari.

Nabokov XIX. mendeko nobelagintzaren aztertzaile sakona izan zen -New Yorkeko Cornell Unibertsitatean egin zituen ikastaroen testuek argi erakusten duten bezala-, baina ez zion bide horri jarraitu. Usadio zaharreko nobela psikologikoa landu beharrean, hau da, nolakotasunaren bilakaera agertzeko egitura biografikoa erabiltzen duena, bide laburrago bat hartu zuen, mintzamolde bereziak eraikiz pertsonaien nolakotasuna agertzeko eta esplikatzeko, istorioa kontatzeko modua bera baliatuz.

Teknika horren bitartez irakurlearekiko etengabeko joko bat sortzen zuen gainera, baina, beti ere, bere asmo nagusitik batere aldendu gabe : istorioak kontatzea. Horretan Nabokovek ez zuen bere kide abangoardisten bidea hartu ; horrexegatik agian ez da modaz pasa, areago, literatura eredu bihurtu da abangoardiaren itzala lausotzen hasi denean.

 

Amerika: obra nagusiak

Hitlerren aginpidea gehiegitxo indartzen hasi zenean, Frantzian hartu zuen Nabokovek bizilekua, baina Hirugarren Reich-ak Frantziari ere mehatxu egin zionean, eta britainiarrek ez baitzioten babesik eman nahi, Estatu Batuetara erbesteratu zen.

Ordurako idatzia zuen ingelesez The Real Life of Sebastian Knight (Sebastian Knighten benetako bizitza), idazle baten bizimodua kontatzeko aitzakiaz literaturaren teoriaren agerraldi bat egiten duen eleberria.

Ameriketan, salbuespenen bat edo heste alde batera utzita, hogei bat urteko isilaldia etorri zen, harrigarria guztiz, baldin 1930eko hamarraldiko oparotasunarekin alderatzen bada. Pentsa daiteke, berak ez baitzuen honetaz ezer esan, bere aberri herriko hizkuntza eta literatura ikasten jardungo zuela, neguetan behintzat, udan bai baitakigu zertan eman zuen denbora : tximeleta hila Estatu Batuetan harrena, era horretan, modu guztiz zientifikoan oraingoan, bere txikitako zaletasunetako bat gauzatuz, entomologia : badira bi tximeleta Nabokoven izena dutenak, herak deskribatu baitzituen aurrenekoz . Aldi berean, urte horietako udan, herrialde handi hartako paisajea eta jendea aztertu ahal izan zituen, motelen eta modernitatearen lurraldea, topikoa gaur egun, haina orduan, baita bertakoentzat ere, guztiz ezezaguna zena. Horrek eraman du kritiko bat baino gehiago Nahokoven "paradoxa" aipatzera : errusiarra da iparramerikar eleberrigile hoberena.

Paradoxa hori indartu egin zuen Nabokovek 1955etik aurrera idatzi zuen obrak.Urte horretan, Lolita-k -motelen kronika ezin hobea dena, perbertsioaren eta analisiaren analisi zorrotza-, puritanoen ukoa sortu zuen aurrena, eta, berehala, eta partez eskandaluari esker, sekulako arrakasta izan zuen, bai salmentetan eta bai kritikaren aldetik.

Arrakasta hari esker, unibertsitateko lana utzi ahal izan zuen Nabokovek, eta bete-betean murgildu zen literaturan, errusiar munduari estu helduz : Puxkinen Eujenio Onegin itzuli zuen, sekulako oharrez horniturik ; bereziki bere errusiar sustraiak agertzen dituen autobiografiabat idatzi zuen (Speak, Memory [Mintza hadi, memoria]) ; protagonistak errusiar erbesteratuak dituzten liburuak idatzi zituen (Pnin), eta, bere eleberrigintza bururatzeko, bi obra guztiz berezi idatzi zituen, Lolita irentsi zutenen milaka amerikar puritanoentzat berariaz idatziak diruditenak : alde batetik, Pale Fire (Su apala), non kontakizunak mila bertsoko tankera hartzen baitu, argitaratzailearen ohar ezin ugariagoekin (Onegin-en itzulpenaren egitura hera erabiliz) ; heste aldetik, Ada; or, Ardor(Ada edogrina), estilo berriz ere guztiz bitxia erabiliz beste istorio eskandalugarri bat kontatzen duena, oraingo honetan anaia-arreben arteko maitasun intzestuosoa, Nahokoven bi aberriak espazio hakar eta ezinezko batean bateratzen dituen herri asmatu batean.

Ahal izan zuen bezain laster, Nabokovek herriz ere alde egin zuen eta Montreuxeko hotel batean hartu zuen bizilekua, Amerika betiko utzirik eta Errusiatik gertuago . Hirurogeita hamar urte beterik, ingelesezko itzulpenak eta bere kontakizunen azken bertsioak argitaratu hesterik ez zuen egin. Bertsio horietan, estilozko ariketa hutsen ondoan, badira narraziogintzaren benetako bitxiak.

 

Nabokov XX. mendeko eleberrigintzan

Literaturaren historiaren ikuspuntutik, hitz jokora zuen joeragatik -Joycerengandik heredatua omen-, berehala kokatu zuten Nahokov ahangoardiazaleen artean. Geroago, Borges eta Garcia Marquez hegoamerikar kontalariekin katera, iparramerikarrek postmodernism deritzatenaren idazle nagusitzat jo zuten, hau da, hizkuntzaren eta egituraren nagusitasunak ezaugarritzen duten bigarren abangoardia baten ordezkari : haien literaturan, nobelak nobelez mintzatzen dira, edo nobelariez, etab. Alabaina, kontuan harturik azken urteotan Mendebaldeko zenbait narraziogintzak egin duen aldaketa, herriz ere kontatzen den istorioa azpimarratzen duena, esan daiteke Nabokoven eleberrigintza zubi bat izan dela, abangoardien gainetik jauzi eginez azken eleberrigintza eta abangoardien aurrekoa lotzen dituena. Ikuspuntu horretatik, Nahokov, Faulknerrekin batera, mende honetan zehar XIX. mendeko eleberrigile handien jarraitzaile abangoardista dela esan daiteke, sustrai haiei helduz mende honetako 60ko eta 80ko hamarraldietako idazleekin lotura egiten duena.

Ikuspuntu teorikotik, hain berritzailea izan gahe eta eskola formalista sortu zuten Errusia iraultzaileko kritikoen ahalmen analitikoa eta sistematizatzailea izan gabe ere, eskola horretatik oso gertu dago Nahokov, estetika ez-utilitarista defenditu zuen neurrian ; haiek bezala, egitura formalei eman zien nagusitasuna, uko egin zion errealismoaren iruzurrari eta haren ondorengo errealismoaren dejenerazio ohiturazaleari (berak "eleberri errejionalista" zeritzanari), eta egilearen eginkizun erabakigarria azpimarratu zuen ororen gainetik : egilea mundu baten sortzailetzat hartzen zuen, ikusitako mundu baten sortzailetzat ez ezik, irudikatutako munduarena ; datuetatik ez ezik, hitzetatik mundu bat sortzen duena. Hala, joan den mendeko eta mende honetako obra garrantzitsuenetako batzuez egin zituen azterketak eskola formalistaren estetikaren irakaspen bikainak dira.